Galarraga eta Agirre, Gipuzkoako txapeldun zesta puntan

Baleike 2019ko api. 13a, 11:09

Atzo jokatu zuten finala Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. 23 eta 30 irabazi zieten zumaiarrek Mutrikuko zesta puntistei. 

Gipuzkoako zesta punta txapelketaren finalak jokatu ziren atzo Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. Bertan izan ziren Ekaitz Galarraga eta Gonzalo Agirre zumaiarrak, eta baita garaipena lortu ere: infantilen mailan, 23 eta 30 irabazi zieten Unax Zubizarretaren eta Manex Ansola mutrikuarrei.