ARGAZKIAK: Granollersek maila handia erakutsi du Pulporen aurka

Baleike 2019ko api. 12a, 22:44

Granollers izan da gehien nabarmendu den taldea gaur Lubaki kiroldegian hasi den Espainiako Txapelketako fasean. Pulpo saiatu da kataluniarrei aurre egiten, baina 16-37 bukatu da partida. Anaitasuna eta Sinfinen artekoa askoz orekatuagoa izan da. Nafarrek irabazi dute, 27-24. Hemen dauzkazue gaurko bi partidetako hainbat argazki. 

Bigarren jardunaldia larunbat arratsaldean jokatuko da, 17:30etik aurrera. Anaitasunak eta Granollersek jokatuko dute lehen partida, eta ondoren Pulpok eta Sinfinek. Gaur bezala, bihar ere harmailak beteta egotea eskertuko dute etxeko jokalariek.