21 Korrika

BIDEOA. 21. Korrika Zumaiako hirigunean sartzen

Pasa da 21. Korrika Zumaiatik, eta, eguraldia lagun, ehunka herritarrek lagundu dute euskararen aldeko martxa erraldoia bidean zehar. 

Eguerdiko 11:20ak aldera hartu du Korrikako testigua Narrondon, eta ordubete inguru beranduago eman die Getariako lagunei. 

Bideoan Korrika Zumaiako herrigunean sartzen den unea ikus dezakezue. Baleikeko lagunek eraman dute lekukoa momentu horretan.