Agirrek eta Galarragak Gipuzkoako zesta punta txapelketako finala jokatuko dute gaur, infantil mailan

Baleike 2019ko api. 12a, 07:00

Kimuen eta infantil kategorietako Gipuzkoako Zesta-punta Txapelketa ere iritsi da azken txanpara. 

Hain zuzen ere, gaur jokatuko dituzte finalak Beotibar (Tolosa), Danok Bat (Mutriku) eta Zumaia (Zumaia) klubeko puntistek, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. 20:00etan hasiko da jaialdia.

Zumaiari dagokionez, infantil mailan, Gonzalo Agirrek eta Ekaitz Galarragak Danok Baeko Unax Zubizarretaren eta Manex Ansolaren aurka jokatuko dute.