Ur zikinen ibairako isurketa puntu bat atzeman dute Basadin

Basadin eskoilera bat berritzeko lanen baitan, ur zikinen ibairako isurketa puntu bat atzeman zuen Udalak, eta ur zikinen sarera desbideratuko du aipatu hodia.

Hodi honek duen mailagatik (5m-ko sakonera lur-azpitik) eguneko ordu gehienetan ur azpian dago, hau da, maila freatikotik behera. Udaletik jakitera eman dutenez, aipatu hodia aspaldiko da, hormigoizkoa, eta ez da iragazgaitza. Horregatik,  ur gazia sartzen zaio eta araztegian kalte egiten du. Ondorioz, hodi honen iragazpen lanak egin bitartean, lehendik ere ibaira isurtzen ziren ur zikin horiek, ponpaketa bidez, behin behinean, ibaira isurtzen dira.

Hodia iragazgaitz egiteko beharrezko lan horiek, estatuko enpresa espezializatu batek exekutatuko ditu, eta egun, behar dituzten segurtasun neurrien izapidetze lanak betetzen ari da. Horiek amaitutakoan hodia konpontzeko lanak egingo ditu eta behin betiko konponbidea eman ondoren, ur zikinok ez dira ibaira isuriko eta ponpaketa ez da beharrezkoa izango.