'Tunba, orro egiten besterik ez zekien lehoia' haur antzerkia eskainiko dute etzi

Baleike 2019ko api. 9a, 15:30

Jolasaren bidez bizitzen ikasiko duen animalia koadrila baten inguruko gorabeherak taularatuko ditu Didau Antzerki Faktoriak. 

Tunba, orro egiten besterik ez zekien lehoia antzezlana izango da etzi, osteguna, 18:00etan Alondegiko Oxford aretoan. Didau Antzerki Faktoriaren obraren bitartez, Nkozu elefantea, Zebele zebra, Mondonga jirafa, Makako tximua, Nkoi gepardoa, Tunba, orro egiten besterik ez zekien lehoia eta Ngonu ezagutu ahal izango dituzte etxeko txikienek: jolasaren bidez bizitzen ikasiko duen animalia koadrila bat.