Gazteen arteko kirol apustuen gorakadari buruzko hitzaldia izango da bihar

Baleike 2019ko api. 9a, 13:30

Guraso Eskolaren programazioren barruan antolatu du hitzaldia Udalak. Kirol apustuen gorakadak dakartzan arazoen inguruan hausnartu nahi dute. 

Kirol apustuen ondorioak hainbat arlotan eragiten dutela uste dute; besteak beste, hezkuntzan, gizartean, kulturan eta osasunean. Arazo horiek aztertzeaz gain, ondorio horien inguruan gogoeta egin nahi dute. 

Gazteleraz izango da hitzaldia, eta Deustuko Unibertsitateko Nortasun, Ebaluazio eta Tratamendu Psikologikoen saileko irakasle titularra den Ana Isabel Estevez Gutierrezek eskainiko du, bihar, 18:30ean Alondegian.