21 Korrika

Korrikaren amaierara joateko autobusa izango da Zumaiatik

Baleike 2019ko api. 9a, 08:58

Igande honetan amaituko da Gasteizen 21. Korrika, euskararen aldeko martxa erraldoia. Gasteizera joateko autobusa izango da Zumaiatik. 

Eskualde mailan antolatu dute autobusa Korrikaren amaierara inguratzeko. Zumaian 9:30ean hartuko da, Patxita Etxezarreta kaleko autobus geltokian (hortz klinikaren aurrean).

Izenak Zumaian aekren euskaltegian, Inpernupen eta Metro tabernan eman ahal izango dira. Bidaiaren prezioa 11 euro izango da, eta momentuan bertan ordainduko da. Autobusean apuntatzeko azken eguna apirilaren 10a izango da.