Santelmoak 2019

Zumai txarangak santelmoetan joko dituen dianetan parte hartzeko deialdia egin du

Baleike 2019ko api. 8a, 18:50

Maiatzaren 5ean, Zumai txarangak bi diana joko ditu: gaupaseroa eta herrikoia. Parte hartzeko deialdia luzatu die herritarrei eta entseguak gaur eta hurrengo astelehenean egingo dituzte Ubillosen, 20:00etan.

Santelmoen azken egunean, maiatzaren 5ean, Zumai txarangak bi diana joko ditu: 08:00etatik 09:00etara gaupaseroa, eta 09:00etatik 10:00etara, berriz, herrikoia. Bi diana horietan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi die herriko musikari gazte nahiz helduei.

Aurretik, entseguak egingo dituzte Ubillos jauregian gaur eta datorren astelehenean, hilaren 15ean, 20:00etan. Izen eman nahi duenak telefono honetara deitu dezake: 609 17 78 34.