Abangoardiako musikak hartu du Oxford aretoa

Baleike 2019ko api. 6a, 10:47

Asteburu honetan itxiko ditu ateak Darahli elkarteak Oxford aretoan izan duen erakusketak. Argazkien eta ikus-entzunezkoen bidez, elkarte honek Saharako herriaren alde egiten duen lanaren berri eman du. 

Beste era batzuetako kultur ekitaldiak ere egin dira aste hauetan. Hala, atzo arratsaldean, Zukan hirukoteak kontzertua eskaini zuen Oxforden.

Maria Zubimendi zumaiarrak (akordeoia), Jon Ansorenak (txistua eta perkusioak) eta Gorka Catedianok (perkusioa) osatutako taldeak lehen diskoa plazaratu berri du, Soinuzko begiradak toma 1 izenekoa. Abangoardiaren bidetik doazen sei obraz osatutako diskoa da hau. Hirukoteak kontzertuak eskainiko ditu datozen asteotan Holandan edo Madrilen, eta atzo disko horren zuzeneko irudikapena entzuteko aukera izan zen Zumaian. 

Pelikula, bihar

Erakusketaren itxierarekin batera, bihar, 18:00etan hasita, Sahara izeneko marrazki bizidunen pelikula emango da Oxforden.