Zozkatu ditugu Onuraren fisioterapia saioak

Baleike 2019ko api. 6a, 08:56

Onurak emandako bi fisioterapia saio zozkatu ditugu aste honetan Baleikeko bazkideen artean. 

Saridunak Bakarne Alberdi eta Ivan Egaña izan dira. Alberdik jaso du dagoeneko oparia; Egañak datozen egunotan jasoko du berea. Zorionak biei, eta adi egon, datorren astean zozketa gehiago izango dira eta.