Irurena Group enpresak Urola mailako argazki lehiaketa jarri du martxan

Baleike 2019ko api. 5a, 19:04

Urola bailarako argazkilari profesionalek zein argazkilaritza zaleek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, eta honako gai hauek jorratu beharko dituzte: egurra, koloreak, ekologia, talde lana, esperientzia eta lidergoa.

Irurena Group enpresak, bere 50. urteurrena dela eta, Azpeitiko Argazki Elkartearen elkarlanarekin argazki lehiaketa bat antolatu du. Urola bailarako (Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaia) argazkilari profesionalek zein argazkilaritza zaleek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.

Lehiaketa horretan sei gai hauek landu ahalko dira: egurra, koloreak, ekologia, talde lana, esperientzia eta lidergoa. Pertsona bakoitzak gehienez 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu, gai bakoitzeko argazki bat. 

Lanak argazkiakaae@gmail.com helbidera bidali behar dira eta horretarako azken eguna maiatzaren 24a izango da. Irabazleen jakinaraztea, berriz, ekainaren 2an egingo da. Jarraian dituzue lehiaketako oinarriak.

IRURENA GROUP Lehiaketaren Oinarriak_EU (1) by baleike on Scribd