Musikak eta dantzak hartu dute Oikiako frontoia

Baleike 2019ko api. 5a, 10:09

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolako Oikiako ikasleek entzunaldia eskaini zuten atzo Oikiako frontoian. 

Oikiako ikasleek Zumaiara etortzeko zituzten zailtasunak jakinda, Txori Txikikoak orain hiru urte hasi ziren klaseak Oikian bertan ematen. Emaitza pozgarria izan dela adierazi dute arduradunek. Hala, aurreko urteotan bezala, entzunaldia eskaini dute Oikiako ikasleek herrian bertan.