Fran Aizpurua apirileko Baleike aldizkarian

Baleike 2019ko api. 4a, 10:57

Kalean da jada apirileko Baleike aldizkaria. 35 urtetan kirol teknikari izan eta aurten erretiroa hartu duen Fran Aizpurua ekarri dugu aldizkariko azalera.

1980ko hamarkadan hasi zenetik gaur egunera arteko kontuak izan ditugu hizpide berekin. Aldizkarian duzue elkarrizketa.

Zumaiako prebentzio mahaiaren inguruko erreportajea ere argitaratu dugu aldizkarian. Mahaia honetan udaleko teknikariek, eta ikastetxeetako eta osasun zentroko ordezkariek hartzen dute parte, hurrenez hurren. 

Santelmoen atarian gauden honetan, Andoni eta Juan Ramon Larrañaga anaiak elkarrizketatu ditugu Hitz tantak atalean. Hileko argazkia, aldiz, Ivan Rodriguezena da. Erretratua Olatz Goiburu artistari eskaini diogu. Zientzia eta ingurumen atalean, Algorri eta dinosauroen desagerpena dute hizpide Asier Hilariok eta Jose Antonio Arzek. Imanol Azkue, berriz, herrian sakabanatuta dauden kanoien inguruan aritu da. 

Gai horiek eta gehiago aurkituko dituzue apirileko Baleike aldizkarian.