'Lou. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian' dokumentala emango dute bihar Aita Marin

Baleike 2019ko api. 3a, 17:23

Lou Olanguaren bueltan egindako Lou. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian dokumentala emango dute bihar, 19:00etan, Aita Marin. Emanaldia Korrika Kulturalaren baitan sartzen da, eta sarrera doan izango da. 

Lou Olangua euskal rockaren emakumezko aurrenetako ahotsa izan zen 80ko urteetan. Humedecidos, OK Korral eta Las Lagartas taldeetako abeslaria. Ahots bat baino askoz ere gehiago izan zen: probokatzailea, bai estetikan bai jarreran, eszenarioen gainean zenean. 80ko hamarkadan emakumeak eszenatokietan hartzen duen lekuari buruzko dokumentala da hau, euskaraz abestearen erabakiari eta garai hartan jarrerak eta estetikak izan zuten garrantziari buruzkoa.