Udazaintza zerbitzurako hezitzaileak kontratatzeko deialdia ireki du Udalak

Baleike 2019ko api. 2a, 18:30

Gaurtik apirilaren 21era arte eman daiteke izena. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren oinarriak atzo.

Udazaintza zerbitzurako hezitzaileen aldi baterako kontratazioak lehiaketa sistemaren bitartez egiteko deialdia argitaratu zen atzo Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta oinarriak argitaratzearekin batera, 2019ko Udazaintza Zerbitzurako hezitzaileak kontratatzeko deialdi publikoan parte hartzeko epea ireki da gaur. Hala, apirilaren 21era arte, izena emateko aukera izango da.

Txanda bakarraren kasuan lan eginez gero, kontratuaren iraupena ekainaren 26tik uztailaren 12 arte (biak barne) izango da, eta bi txanden kasuan lan eginez gero, ekainaren 26tik uztailaren 26a arte (biak barne). Lanaldia Udalak aipatutako programari aurre egiteko beharrak kontuan izanik ezartzen duena izango da. 

Jarraian dituzue lan eskaintzaren oinarriak:

GAO Oinarriak2019!04!01 Udazaintza by baleike on Scribd