Santelmoak 2019

Santelmoetako Gazte Eguneko bazkariko txartelak salgai daude dagoeneko

Baleike 2019ko mar. 30a, 13:00

Asteburu honetan eta hurrengoan salduko dituzte, horretarako Erribera kalean jarriko duten postuan.

Hilabete baino gutxiago falta da herria santelmoetako jai giroan murgiltzeko. Txosnetan antolatutako kontzertuen berri ematen ari dira egunotan, eta Gazte Eguneko bazkariko txartelak ere salgai jarri dituzte dagoeneko. Asteburu honetan eta hurrengoan salduko dituzte, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara Erribera kalean jarriko duten postuan.