Imanol Azkuek Baleike aldizkarirako idatzitako artikuloak bildu ditugu 'Orduan bai' atalean

Baleike 2019ko mar. 30a, 10:18

Iazko maiatzean Baleike aldizkari berritua aurkeztu genuen. Itxura berria bakarrik ez, atal berriak ere bazituen aldizkariak. Horien artean Orduan bai izenekoa zegoen. Bertan, Imanol Azkuek herriko historiako pasarteak eta zumaiar batzuen biografiak jaso ditu.

Albergen eta karobien inguruan idatzi du Imanolek, eta baita herri honek bizi izan dituen pasarte ilunagoen inguruan ere bere artikuloetan. Herritar batzuen historia eta haien bizipenak ere jaso ditu: Estanis Azkue, Bakarne eta Bitoren Gorostola Iribar, Victoriano Pecharroman, Libe Alkiza edota Luis Mari Aizpurua pasa dira oraingoz aldizkariko orrietatik.

Atalak jarraipena izango du datozen hilabeteotan eta aldizkariko zenbakietan. Orain arte argitaratutako artikuloak bildu ditugu orain webgunean, izen bereko atalean