Zozkatu ditugu On Gourmeteko sagardo dastatzeko bi gonbidapenak

Zozkatu ditugu On Gourmeteko sagardo dastatzeko bi gonbidapenak

Sagardo dastatzea izango da On Gourmeten bihar, arratsaldeko 19:30ean hasita. Saltokiko arduradunek emandako bi lagunentzako gonbidapen bana zozkatu dugu Baleikeko bazkideen artean. 

Sagardo denboraldian buru-belarri sartuta gaude, eta On Gourmet saltokiak sagardo dastatzea egingo du ostiral honetan, martxoaren 29an, 19:30ean hasita. Zozketa egin dugu dagoeneko: Iñaki Sorazu Urbietak eta Ane Aizpurua Urangak gonbidapen bana izango dute.

Bost sagardo mota desberdin dastatzeko aukera izango da: Asturiasekoa, Euskal Herriko sagardo ekologikoa, Eusko Labelduna, Gorenak, eta baserriko sagardoa. Elikagaiez lagundutako dastatzea izango da. Hala, bakailaoa, txuleta brotxetak eta gazta menbriloa ere emango da. Zozketa ere egingo dute parte-hartzaileen artean, ongi etorriko opariekin.