Orain 50 urte zendu zen Jose Miguel Egaña omendu dute

Baleike 2019ko mar. 27a, 20:40

1969ko martxoaren 27an zendu zen Zumaian Jose Miguel Egaña Lazkano arroarra, piragua istripu bat izan ondoren. Itxas-Gain elkarteko lagunek urteko omendu dute haren omenez eraiki zen monolitoan lore eskaintza eginda. Aurten ere hala egin dute.

Aurtengoa, baina, ekitaldi berezia zen, Egaña Lazkanoren heriotzaren 50. urteurrena gogoratzen zelako. Horregatik, Arroako lagunak hurreratu dira Zumaiara omenaldian parte hartzera. 

Urteroko legez, Itxas-Gaineko lagunek lore sorta bat jarri dute Urolaren ibai ertzean dagoen monolitoan. Arroako lagunek ibaiaren erriberatik jarraitu dute ekitaldia.