Muxikoak dantzatzen ikasteko tailerra antolatu du Astinduk iganderako

Baleike 2019ko mar. 27a, 15:22

Hilero antolatzen ditu Astinduk doako dantza ikastaroak. Hilabete honetako saioa igandean egingo dute, Torreberriko aterpean, eta muxikoak dantzatzen irakatsiko du Aitor Aizpuruak. Saioa 17:00etatik 19:00etara izango da.