Udalaren ohiko plenoa izango da ostegunean

Zumaiako Udaleko ohiko plenoa egingo da etzi arratsaldean. Bilkura 18:00etan hasiko da, udaletxeko plenoa aretoan.

Hona hemen gai ordena:

1.- Aurreko bileretako aktaren onarpena, bidezko bada: (126. zbkia – 2019.02.12).

2.- Ogasuna: 
2.1.- Udalaren 2019ko 1 eta 2. kreditu aldaketaren kontu ematea (aurrekontu luzatuan).
2.2.- 11/2018; 12/2018 erreparo orrien eta hauen alkate dekretuen erantzunaren berri ematea.
2.3.- 19. faktura zerrendaren berri ematea.

3.- Hirigintza:
3.1.- Irizpenak:
3.1.1.- Zumaiako udalerriko bide publiko jakinetan ibilgailuen aparkamendua eta gune jakin batzuen zirkulazioaren zenbait alderdi arautzeko ordenantzaren bigarren aldaketaren behin behineko onarpena, bidezko bada. 
3.1.2.- Zumaiako kale-izendegia eguneratzea eta onartzea, bidezko bada.
3.1.2.- Zumaiako Udaleko udal hilerriaren erregimen eta funtzionamendurako araudiaren aldaketaren behin behineko onarpena, bidezko bada. 

4.- Pertsonala:
4.1.- Irizpena:
4.1.1.- Udaltzain lanpostu bat betetzeko hautaketa prozesuaren kudeaketa gomendioa onartzea, bidezko bada.

5.- Administrazio orokorra:
5.1.- Proposamena:
5.1.1.- Administrazio elektronikoko oinarrizko irtenbideak elkarri emateko Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak estatuko administrazio orokorrarekin 2017ko martxoaren 24an eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin 2018ko abenduaren 5ean sinatu dituen lankidetza hitzarmenekiko atxikimendu protokoloa onartzea, bidezko bada. 

6.- Eskari eta galderak.