Sare sozialei buruzko ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkartea 2019ko mar. 25a, 16:30
Pertsona ekintzaileei eta enpresari txikiei bideratutako 12 orduko prestakuntza eskainiko du Urola Kostako Udal Elkarteak, etzi hasita. 

Urtarrileko ikastaroak izandako arrakasta eta azken asteetan izandako eskaria kontuan hartuta, pertsona ekintzaileei edota mikroenpresetako enpresariei bideratutako sare sozialei buruzko ikastaroa antolatu du, bigarrenez, Urola Kostako Udal Elkarteak. Ikastaroa, “Ekiten, Ekintzaile eta Enpresarien Ekosistema” egitasmoaren baitan kokatzen da.

Ikastaroaren helburu nagusia da ekintzaileei eta enpresariei sare sozialen inguruko erabilera profesionalago bat eskaintzea. Beti ere, marketin eta komunikazio erreminta gisa ulertuta, sare sozialen bitartez bezero berriengana iritsi eta sarean beraien ikusgaitasuna areagotu dezaten.

Guztira, 12 orduko prestakuntza eskainiko da  Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza nagusian.  4 orduko 3 saiotan antolatu da ikastaroa. Hiru egunez jarraian izango da ikastaroa; martxoaren 27tik 29ra bitartean, goizez: 09:30etik 13:30era.

Hona hemen prestakuntza saioetan diren gaiak;

  • Sare sozialetarako estrategia digitala: helburu orokorra eta helburu publikoa.
  • Facebook eta Instagram kontuei ahalik eta etekin handiena ateratzeko gakoak.
  • Twitter, Youtube, Vimeo eta Linkedin bezalako sare sozialen gaineko errepasoa.
  • Nola iritsi tokian tokiko publikoarengana? Google My Business.
  • Edukiak sare sozialetan: zertaz eta nola komunikatu.
  • Edukiak programatzeko aplikazioak.
  • Iruzkin eta kritiken gaineko kudeaketa.

Informazioa eta izen-ematea: 

Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, idatzi iezaguzu e-mail bat edo jarri harremanetan telefono bidez:

Urola Kostako Udal Elkartea 

  • Enpresa Sustapena (Johanna Pino)
  • Tel. 943 890808
  • jpino@urolakosta.eus

Ekimen honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eta babesa jaso du "Enpresak Sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren» baitan (2018ko deialdia).