Leire Esnalek Euskal Pilota Egokituko II. Master Cup Txapelketako finala jokatuko du

Baleike 2019ko mar. 25a, 11:18
Argazkia: maxixatzen.eus

Eneko Sagarmendirekin osatuko du bikotea Esnalek, eta finalean Iraitz Huegun eta Sheila Cueto izango dituzte aurkari. Finala apirilaren 7an jokatuko dute Beasainen, 12:00etan. 

Euskal Pilota Egokitutako II. Master Cup Txapelketako lehen kanporaketak jokatu ziren larunbatean Azkoitiko Gurean pilotalekuan. Txapelketa horretan, adimen urritasuna eta urritasun fisikoa duten pertsonek parte hartzen dute, eta tartean bi zumaiar izan ziren: Leire Esnal eta Xabier Olaziregi.

Leire Esnalek hain zuzen, finalerako txartela lortu zuen Eneko Sagarmendirekin batera. Finala apirilaren 7an jokatuko dute Iraitz Huegun eta Sheila Cuetok osatzen duten bikotearen aurka. Partida ETB1en ikusteko aukera izango da 12:00etatik aurrera.