Harrobiko xake jokalariak lanean aritu dira Zumaian

Baleike 2019ko mar. 24a, 09:44

Eskolarteko Gipuzkoako txapelketaren zonaldeko partidak jokatu ziren atzo Torreberriko aterpean, Zumaiako Kbi xake klubak antolatuta. 

Partaidetza polita izan zuen txapelketak, izan ere, eskualdeko 32 haurrek hartu dute parte bertan: Zarauztik hiru jokalari etorri ziren, Usurbildik bat, eta Oriotik beste bat; beste 26 jokalariak zumaiarrak izan dira. 

Bi zarauztarren artean erabaki zen infantil mailako txapelketa: irabazlea Iker Casado izan zen, eta bigarrena Xabi Aginaga. Kimuetan, Jokin Artetxe zarauztarra izan zen onena, finalean Andoni Palawo zumaiarrai irabazi ondoren. Benjaminetan, berriz, Oier Sarasketa zumaiarrak irabazi zuen; Ander Anton oriotarra izan zen bigarren.