ENTZUN. Ezpalak taldea B aldea irratsaioan

Baleike 2019ko mar. 23a, 18:23

Atarian izeneko lehen abestia aurkeztu berri du Ezpalak taldeak. Aste honetan bertan B aldea irratsaioan izan dira taldearen berri ematen. 

Grises, Voltaia, Passepartout eta Los Moths taldeetako kideek osatutako laukotea da Ezpalak, eta hemendik gutxira beraien lehen diskoa argitaratuko dute. Aurrerapen moduan, Atarian abestia eta bideoklipa erakutsi dute aste honetan.

Hemen entzun dezakezue B aldea irratsaioan egindako elkarrizketa.