Osasun zentroko langileek protesta ekintzekin jarraitzen dute

Baleike 2019ko mar. 23a, 08:28

Osakidetzako beste anbulatorio askotan egin bezala, Zumaiako Osasun zentroko langileak kalera atera ziren beste ostiral batez lehen arretako langileek pairatzen duten egoera salatzeko asmoarekin. 

Zerbitzuak okerrera egin duela salatzen dute langileek eta arduradunei soluzioak eskatzen dizkiete lanuzte hauen bitartez.