Beti Gazte dantza taldearen argazkiak bidaltzeko epea martxoaren 31n amaitzen da

Baleike 2019ko mar. 22a, 14:37

Beti Gazte dantza taldearen erakusketa maiatzaren 9tik 12ra egongo da ikusgai Oxford aretoan. Hori osatzeko argazki bilketa bat abiatu zuten otsaila amaieran.

Taldearen historia laburbiltzen duen erakusketa antolatuko dute maiatzean bertan ibili ziren dantzari ohi batzuk, eta horretarako, argazki bilketa bat abiatu zuten otsaila amaieran. Herritarren partaidetza eta laguntza beharrezkoa dute erakusketa osatzeko, eta dantza taldearen argazkiren bat duten herritarrei kolaborazioa eskatzen die. Martxoaren 31a izango da argazkiak betigaztedantzataldea@gmail.com helbidera bidaltzeko azken eguna.  Posta erabili nahi ez dutenek, berriz, astean zehar Alondegian utzi ditzakete 10:00etatik 14:00etara.

Erakusketa maiatzaren 9tik 12ra egongo da ikusgai Oxford aretoan; horretaz gain, eta VIII. Maiatza Dantzan egitasmoaren barruan, Beti Gazte Eguna ospatuko dute maiatzaren 18an.