Gaur da Ardantzabideko egoiliar txartelen ordainagiria ordaintzeko azken eguna

Baleike 2019ko mar. 22a, 11:53

Ordainketa ez dutenek egiten egoiliar txartela iraungita izango dute bihartik aurrera.

Udalak jakinarazi duenez, orain aste batzuk igorri ziren ordainagiriak egoiliar txartela duten Ardantzabideko bizilagunen etxeetara eta gaur arteko epea dute hori ordaindu eta txartela mantentzeko. Ordainketarik egiten ez dutenek iraungita izango dute egoiliar txartela bihartik aurrera.