Petti bakarlariaren kontzertua izango da bihar Itziarren

Itziarko Auzo Udala 2019ko mar. 22a, 08:16

Urtebete igaro da Itziarko Burugorri Ostatua proiektua martxan jarri zenetik. Orain dela lau urte Itziarko Auzo Udala eratzearekin batera, herriko kalebarrenean kokatutako eraikinari erabilera publikoa eman zitzaion, ordurako itxia zen taberna berriro irekiz.

Iaz, ordea, zerbitzua eraberritu eta Burugorri Ostatua proiektua martxan jarri zen, Itziarko zein inguruko herrietatik datozenez topaleku bilakatuz harrezkero, eta herriko giroa biziberrituz. Janari eta edari zerbitzuak eskaintzeaz gain, hainbat ekintza antolatuak dira bertan, kontzertu eta erakusketak, besteak beste.

Horrela, urtebetetze festa ospatuko da bertan, bihar martxoak 23. Eta egitarau oparoa prestatu dute herritarrak bertara hurbiltzeko. 14:30etan bazkaria izango da. Tiketak aurretik jarri dira salgai (ikasle eta langabetuentzat 12 euro, besteak 15 euro). Arratsaldeko 19:00etan txotxa irekiko da eta luntxa eskainiko da bertan, Ander Zulaika eta Aitor Zubikarai bertsolariek lagunduta. Gaueko 22:30etan, Petti musikariaren kontzertua. Ondoren, 23:30etatik aurrera, DJ Elba.