Zozkatu ditugu 'Käffka' antzezlanerako sarrerak

Baleike 2019ko mar. 21a, 17:12

Käffka antzezlana ikusteko aukera izango da bihar Aita Mari zinean, 11:30ean, ikasleentzako saioan, eta 22:00etan saio irekian. Udal Kultura Sailak emandako sarrerak zozkatu ditugu Baleikeko bazkideen artean. 

Hiru sarrera bikoitz zozkatu ditugu. Saridunak Arri Urbieta Lasa, Migel Aperribai eta Amaia Urteaga Mendizabal dira. Zorionak. Aretoko leihatilan izango dituzu zain. 

Datorren astean zozketa gehiago izango dira. Egon adi.