Gipuzkoako adinekoen egoitzetan 27 greba eguneko deialdia egin du ELAk

Baleike 2019ko mar. 21a, 11:46

Diputazioaren "pasibotasuna" ikusita, gatazka desblokeatzeko eman beharreko pausuak zehaztu ditu ELA sindikatuak. Besteak beste, 27 greba eguneko greba deialdiaren berri eman dute: apirilaren 1etik 12ra, 26tik 30era eta maiatzaren 1etik 10era.

Gipuzkoako adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileren baldintzak arautzea eskatu du beste behin sindikatuak. 2017an ekin zieten negoziazioei, baina gaur egun egoera "hankaz gora" dagoela salatu dute. Patronalaren gehiengoarekin aurre-akordioa lortu zuen sindikatuak; hala ere, diputazioak ez finanatzatzea erabaki duela azaldu dute. Hori dela eta, ELAko ordezkariek borrokaren bidean sakontzea erabaki dute. 

Gipuzkoako langileen lan baldintzen ardura bere gain hartzea, zaintzari eta zaintzaileei lehentasuna ematea, berdintasunaren aldeko ariketa praktikoa egitea eta enpresek greba egunetan %100ean ez finantzatzea eskatu diote diputazioari. 

Bestetik, patronalaren helburua ordainsariei eta beraien negozioari eustea dela uste dute. Batzar Nagusietan egindako agerraldian aurre-akordioarena argi uzteko aukera izan zutela uste du ELAk. Adinekoen egoitzetan senitartekoak dituztenei, aldiz, greba egunetan jasotzen ez duten zerbitzuagatik ez ordaintzeko eskaera egin dute.