Elbira Zipitriari buruzko 'Muga deitzen da Pausoa' lanak dokumental onenaren saria eskuratu du Zinemaldia.cat jaialdian

Baleike 2019ko mar. 20a, 14:35

Bartzelonako Euskal Etxeak antolatzen duen zine jaialdi horretan Maider Oleagaren dokumentalak irabazi du sarietako bat. Elbira Zipitria irakaslearen bizitza jasotzen da dokumentalean.

Euskal zinema ardatz duen Zinemaldia.cat jaialdia antolatu du XIV. aldiz Bartzelonako Euskal Etxeak.  Martxoaren 14tik 17ra bitartean izan da jaialdia eta bost euskal film aurkezteaz gain, sarien tartea ere izan dute. Hala, Maider Oleagaren Muga deitzen da Pausoa lanak dokumental onenaren saria jaso du. Ikus-entzunezko horrek Elbira Zipitria irakasle zumaiarraren bizitza du hizpide.