ZOZKETA. 'Käffka' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2019ko mar. 20a, 11:32

Käffka antzezlana emango da ostiral honetan, martxoaren 22an, Aita Mari zinean. Bi emanaldi izango dira: 11:30ean eskoletako ikasleentzat, eta 22:00etan saio irekia. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete behar da. Saridunen izenak ostegun eguerdian aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!

Sinopsia

2049. urtean gaude. Sistemarentzako nerabezaroa kontrolatu beharreko etapa bat da. Pasioak ez du lekurik gizarte berri honetan. Nerabeen pasioek eragin ditzaketen arriskua eta kaosa ekidin nahian sortu dira Käffka eremuak. Kontestu honetan ezagutuko dira gure bi protagonistak, Lirian eta Orion.