Irati Osa hirugarren izan da Espainiako neguko piraguismo txapelketan

Baleike 2019ko mar. 20a, 10:48

Espainiako neguko piraguismo txapelketa jokatu da pasa den asteburuan Sevillan. Zumaiako Itxas-Gain kirol elkarteko kirolariak bertan izan dira. 

Irati Osak brontzezko domina irabazi du 23 urtez azpikoen proban. Hiru piraguista heldu ziren batera azken metroetara, eta esprintean hirugarren izan zen Osa, Estefania Fernandezen eta Barbara Pardoren atzetik. 

Emakumezkoetan, baita ere, Sara Rezola 45. izan zen jubenil mailan.

Gizonezkoetan, senior mailan, Iñigo Peña bosgarren izan zen. 23 urtez azpikoen mailan, Martin Egaña 18. izan zen, eta Unai Azkune 36. Jubeniletan, Imanol Txapartegi 49. izan zen, Unai Ilundain 76., Alex Lazkano 99., eta Unai Casquero 113. Beteranoetan, Xabier Osa bigarren izan zen esprintean erabaki zen proban; eta Jon Lazkano 20.