Zumaiako korrikalarien emaitzak Zestoako herri krosean

Baleike 2019ko mar. 20a, 08:43
Argazkia: danbolin.eus

Zestoako 41. herri krosa jokatu zuten atzo. Bi distantziatan korritu zen lasterketa: 2,6 kilometroko distantzia laburrean, eta 8,5 kilometroko luzean. 

Guztira 198 korrikalarik hartu zuten parte atzo Zestoako krosean: 113k luzean, eta 85ek ibilbide motzean. 

Zumaiako korrikalariek ere hartu zuten parte lasterketan. Hemen dira lortu zituzten emaitzak (sailkapenak herrikrosa.eus atarian daude).

8,5 kilometroko lasterketa

  • 68. Iñaki Intxaurrondo: 0:40:31.
  • 77. Amaia Zubimendi: 0:41:30.
  • 78. Aritz Irure: 0:41:33.
  • 86. Mikel Odriozola: 0:43:15.
  • 95. Lore Hijar: 0:46:24.
  • 96. Maria Isabel Aizpurua Meneses: 0:47:09.
  • 102. Irune Uranga Uranga: 0:48:18.

2,6 kilometroko lasterketa

  • 10. Neftan Akrikez: 0:09:59.
  • 18. Sara Mancisidor: 0:11:11.
  • 38. Naia Cartier: 0:13:17.
  • 39. Nerea Tena: 0:13:31.