Igandean Altsasun egingo den manifestaziorako autobusa izango da Zumaiatik

Altsasuko gazteentzako justizia eskatzeko manifestazioa egingo dute igandean, eguerdiko 12:00etan, beraien jaioterrian, Altsasun. 

Zumaiatik autobusa antolatu dute Altsasura joateko. Goizeko 10:00etan abiatuko da Patxita Etxezarreta kaleko geltokitik (hortz klinika aurretik). Izenak Inpernupen eman daitezke.