Artadiko errepidean aldizkako zirkulazioa ezarriko dute datozen egunotan

Baleike 2019ko mar. 18a, 17:14

Artadiko GI-3811 errepideko ertzetan zuhaitzak moztu behar dituztela eta, zirkulazioa aldizka itxiko da martxoaren 20 eta 29 bitartean.

Trafiko mozketa hauek martxoaren 20an, 21ean eta 22an 8:30-13:30 eta eta l4:30-17:30 ordutegian egingo dira, eta martxoaren 25 eta 29 bitartean, 08:30etik 14:30era.

Errepidearen erabiltzaileek, aldizkako mozketak horiek direla eta, 20 minutu arteko geldialdiak izan ditzakete. Galtzadaren bi aldeetako hegalak 3 metroko zabaleran, ezpondaren burura arte edo finka partikularren itxitura hesietaraino garbitzea aurreikusten da. Horretarako, adarrak moztuko dira eta zuhaitzak kendu, segurtasuna handituz, ikuspena hobetu eta toki gehiago egongo baita.

Lanak Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako saileko langileek egingo dituzte.