350 zuhaitz landatu dituzte Elorriagan, bertako basoa eta paisaia berreskuratzeko

Baleike 2019ko mar. 18a, 11:52

Eguraldi kaxkarra izan arren, 35 lagun aritu ziren atzo Elorriagako zuhaitz landaketan. 

Azken urteotan bezala, zuhaitz landaketa egin dute aurten ere Elorriagako lursailetan (Deba). Ekimena Itziarko Auzo Udalak, Lizarbe Guraso Elkarteak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Egitasmoa "Bertako paisaia eta basoa berreskuratzeaz gain, ingurumenaren balioez jendartea hezteko asmoz", antolatu dutela adierazi dute antolatzaileek.

Eguraldi kaxkarra izan arren, 35 lagun inguru aritu ziren zuhaitzak landatzen. Sagarminak, intsusak, lizarrak, urkiak, hesilaharrak, basaranak, gurbitzak, arteak, gorostiak, karraskilak eta zumarrak landatu zituzten, besteak beste.