Elezaharren doinuak, Emakumeon* Etxea elkartearen alde

Baleike 2019ko mar. 17a, 11:02

Zumaiako Udal Musika Bandak Julie Giroux musikagilearen 'A symphony of fables' kontzertua eskaini zuen atzo, Joxe Mari Azkueren zuzendaritzapean. Emakumeon* Etxea elkartea ezagutzera emateko esakini zuen bandak emanaldi berezia. 

Aste honetan aurkeztu duten Emakumeon* Etxea elkartearen aldeko kontzertua eman zuen atzo Zumaiako Udal Musika Bandak. Joxe Mari Azkueren zuzendaritzapean, Julie Giroux musikagile kanadiarrarak sortutako A symphony of fables emanaldi berezia eskaini zuen. 

 Lehoia eta arratoia, Hammelingo flauta jotzailea, Untxia eta dortoka, Ahatetxo itsusia eta Hiru ahuntzak elezaharren sinfoniak jo zituzten, Inazio Tolosak aurkeztu ondoren. 

Emakumeon* Etxea elkarteko ardura hartu duen lan taldeak ekimena txalotu zuen, eta eskerrak eman nahi izan zizkioten Joxe Mari Azkueri. Proiektuaren berri emateko baliatu zuten bandaren emanaldi berezia.