Santelmoetako gaztetxoen danborradako entseguak martxoaren 22an hasiko dira

Baleike 2019ko mar. 16a, 10:28

DBHko haurrei zuzendutako danborrada antolatu du beste urte batez Jakintza Berri elkarteak. 

Apirilaren amaieran murgilduko da herria santelmoetan. Jakintza Berri elkartea jaiei begira jarri da dagoeneko: beste urte batez, DBHko haurrei zuzendutako danborrada antolatu du. 

Martxoaren 22an hasiko dituzte entseguak gaztetxoek, ostiralero, 19:30etik 20:00etara.