‘Mula’ eta ‘Monky’ pelikulak emango dira asteburuan, Aita Marin

Baleike 2019ko mar. 15a, 12:50

Mula, Clint Eastwooden azken filma, gaurtik astelehenera arte egongo da ikusgai Aita Marin. Monky, berriz, igande arratsaldean.

Mula, Clint Eastwooden azken filma, asteburu honetan egongo da ikusgai Zumaian. Clint Eastwoodek bi rol jokatzen ditu filmean: zuzendaria eta aktore nagusia. 88 urte bete berri ditu, eta adin bera du istorioko protagonistak, Earl Stone II. Mundu Gerrako beteranoak. Arazo ekonomikoek behartuta, Stone langintza berezi batean hasi zen 1980ko hamarkadan: Sinaloako narkotrafikatzaileen taldearen droga garraiolari bihurtu zen, eta arrakasta handia izan zuen; izan ere, ia 90 urteko pertsona batek ez zuen susmorik pizten. 

Pelikula ordutegi honetan emango dute: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Igande arratsaldean, berriz, haurrentzat zuzendutako Monky komediazko filma emango dute, 16:30ean.