Tira ahala tira generoaren bira, Egunkarian eta Berrian

Baleike 2019ko mar. 15a, 08:33
Argazkia: Jon Urbe / Foku

Kattalin Minerrek, Danele Sarriugartek, eta Maddi Altuna eta Maria Maya zumaiarrek ikus-entzunezko lan bat egin dute Martin Ugalde bekarekin.

"Egunkari batek, txikia izanda ere, mundua alda dezake". Bideoak harien jolasa erakutsi du. "Korapilo eta aingura. Harilkatu beharreko gaia da feminismoarena". "Feminismoa ez da amaitzen; ez da estadio bat, praktika bat baizik". Danele Sarriugartek, Kattalin Minerrek, Maddi Altunak eta Maria Mayak Tira ahala tira: generoaren trataera Egunkarian eta BERRIAn ikus-entzunezko lana aurkeztu zuten atzo Andoainen (Gipuzkoa). BERRIA fundazioak, Elkar fundazioak, Jakin-ek eta Martin Ugalde kultur parkeak, Andoaingo Udalaren laguntzarekin, 2017ko maiatzean egin zuten Martin Ugalde bekaren deialdia honako gai hau ikertzeko: Euskaldunon Egunkaria-k eta BERRIAk genero gaietan zer eragin izan duten. Aipatutako ikus-entzunezko lana da bekaren emaitza. Hilaren 25etik aurrera Interneten ikusgai izango da, bai Martin Ugalde parkeko Vimeo kanalean bai BERRIAren webgunean.

Honen berri ematen du gaurko Berriak. Hemen irakurri dezakezue.