Gerturen Stock azokako zozketaren irabazleak

Baleike 2019ko mar. 14a, 10:24

Gertu Merkatari Elkarteak Stock azokan zozkatu dituen 50 euroko lau erosketa txartel banatu ditu. 

Martxoaren 9an eta 10ean Stock azoka egin da Zumaian, Gertu elkarteak antolatuta. Ekintza Erribera kalean eta Oxford aretoan egin zen. Horren barruan, lau erosketa txartel zozkatu ziren eta irabazleak bezero hauek izan ziren: Maria Lasa, Layla Abourakha, Lourdes Odriozola eta Arritxu Rubio.