Beste hiru aparkaleku kenduko dituzte San Jose kalean igogailuaren lanak direla eta

Baleike 2019ko mar. 13a, 19:35

Beheko plaza eta San Juan egoitza lotuko dituen igogailuaren lanek eragina dute San Jose kaleko trafikoan. Aste batzuetan kalea itxita egon da autoentzat, eta lanengatik aparkaleku batzuk ere kendu dituzte. Orain beste hiru kenduko dituzte, epe labur baterako bada ere. 

Bihartik martxoaren 22ra bitartean, hiru aparkaleku gutxiago izango ditu San Jose kaleak. Oinezkoei eta autoei pasabidea utzi ahal izatea da neurri honen helburua.