ZOZKETA. On Gourmeten egingo den ardo dastatzerako bi gonbidapen zozkatuko ditugu

Baleike 2019ko mar. 13a, 13:49

Ardo dastatzea egingo da ostiral honetan On Gourmet saltokian. Unai Rubiok gidatuko du dastatzea eta lau ardo mota dastatzeko aukera izango da. 

Rueda, Errioxako eta Bierzoko ardoak dastatzeko aukera izango da ostiralean, 19:00etatik aurrera. 

On Gourmetek bi lagunentzako gonbidapenak eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko da. Saridunen izenak bihar eguerdian aterako ditugu. 

Zozketatik kanpo, dastatzean izena emateko azken eguna bihar da.