Mady Diamek bi borrokaldi izango ditu datozen bi asteburuetan

Baleike 2019ko mar. 13a, 08:00

Zumaia Cuban Boxing klubeko boxeolari Mady Diamek borrokaldia izango du asteburu honetan. Ez da izango gazte honek egun hauetan izango duen borrokaldi bakarra, hamar egun barru berriro ringera igoko delako.

Asteburu honetan, larunbatean, borrokaldia izango du Diamek Donostiako Anoetako gimnasioan. Bost borrokaldi izango dira jaialdi honetan, 18:30etik aurrera, denak ere amateur mailakoak. Zumaia Cuban Boxingeko kirolaria, 64 kiloko mailan, Basakick klub bilbotarreko Gorka Rodriguezen aurka arituko da. Jaialdiko sarrerak 10 euroan izango dira salgai.

Astebete geroago, martxoaren 23an, eta gimnasio berean, Euskadiko txapelketari dagokion Gipuzkoako kanporaketa jokatuko du Diamek, 64 kiloan baita ere. Ateak itxita jokatuko da borrokaldi hau, eta irabazten badu, Euskadiko txapelketako kanporaketa jokatuko du hurrengo asteburuan, martxoaren 30ean, Gasteizen, Mendizorrotzako gimnasioan.