ZOZKETA. 'Tomiris' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike 2019ko mar. 12a, 08:00

Ostiral honetan, 22:00etan hasita, Tomiris antzezlana ikusteko aukera izango da Alondegiko Oxford aretoan. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko.  

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete behar da. Saridunen izenak asteazken goizean aterako ditugu. 

Mendeku zilegiari buruzko bakarrizketa. Ardatz nagusitzat biolentzia matxista du, errealitatea eta fikzioa uztartzen dituen istorioa. Gordin bezain sentsuala, erreal bezain fantastikoa, zorrotz bezain zolia. 

Erlazionatuak