41 urteko langile bat hil da Mendiaraiz enpresan

Baleike 2019ko mar. 11a, 19:49

41 urte emakumezko bat zendu da gaur Zumaiako Mendiaraiz enpresan, osasun arazoak izan ondoren. Lan istripu ez traumatikotzat hartu dute heriotza. Bihar omenduko dute bere lankideek.

LAB sindikatutik adierazi digutenez, gertaera goizeko 10:00ak aldera izan da. Bere lanpostuan zegoela osasun arazoak izan ditu langileak. Sindikatu arduradunaren arabera, bihotzeko bat izan du. Behargina anbulantzian eraman dute erietxera, eta 13:00ak aldera zendu da.

Langile honen heriotza lan istripu ez traumatikotzat hartu dute, eta figura horri dagokion protokoloa jarri dute martxan.

Bere lankideek omenaldi xume bat eskainiko diote bihar bere lanpostuan, goizeko 10:00etan. Kanpora begira ekitaldirik ez dutela egingo adierazi dute LAB sindikatutik.