Asteazkenean amaituko da udalekuetarako begirale eta koordinatzaile lanetarako izen emateko epea

Baleike 2019ko mar. 11a, 12:04

Uztailan egingo diren udaleku irekietan koordinatzaileak eta begiraleak kontratatzeko prozesua zabaldu zuen Zumaiako Udalak otsailaren 22an. Lehiaketa sistemaren bitartez arautuko da deialdia.

Udaleku irekien helburua 3-12 urte bitarteko umeentzat gozamen espazio ludikoa eskaintzea da, balio batzuk landuz, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna eta elkarbizitza, besteak beste. 

Koordinatzaile eta begirale moduan lana egiteko izen ematea otsailaren 22an ireki zen, eta asteazkenean, martxoaren 13an amaituko da. Informazio guztia hemen.